Argi-kutsadura

Argi kutsadura gauez gure herri eta hirietako kanpoaldea eta barrualdea argitzen duen gehiegizko argi artifiziala da.

Arazo handietako bat egiten ari den bonbilla-aldaketan datza; izan ere, ohiko bonbillen ordez LED bonbillak jartzen ari dira, eraginkortasun energetiko handiagoa dutelako, baina ez da kontuan hartzen argi-kantitatea aldatzen ari direla. Errebote-efektua dugu, energia-gastua txikiagoa da, baina argi-kutsadura handitu egiten da.

Argi-kutsadura gehien dagoen eta biztanleko argiteria publikoan gastu handiena egiten duen Europar Batasuneko hirugarren herrialdea da Espainia. Madril da potentzia gehien igortzen duen hiria eta, beraz, zerura argi gehien jaurtitzen duen hiria, Zaragoza, Sevilla, Bartzelona eta Valentzia atzetik dituela. Hala ere, argiztapen kutsagarriena duten hiriei begiratuz gero, Bilbok du rankinga, ondoren Hospitalet de Llobregatek (Bartzelona) eta Barakaldok (Bizkaia).


Earth at Night webgunetik munduko argi-kutsaduraren mapa bat ikus dezakezu.