Airearen kutsadura
Airearen kutsaduratzat hartzen da pertsonek atmosferan sartzen duten eta izaki bizidunengan eta ingurumenean eragin kaltegarria duen edozein substantzia.
Batzuetan, laino iluneko geruza bat ikusi dugu hirien gainean flotatzen; agian, airearen kutsadura identifikatzeko modurik ohikoena da hori.
Lurraren berotzea eta ozono-geruzaren narriadura, neurri handi batean, kutsadura mota horren ondorioz gertatzen da; izan ere, izaki bizidunek modu naturalean ekoizten duten gas bat bada ere, arazo larriak sortzen ditu giza jarduerari lotuta doanean, kantitateak nabarmen handituz.